Gure LTZk (Laguntza Teknikoko Zerbitzua) hainbat teknikari mekaniko, elektriko eta elektroniko ditu Makina Erremintan adituak.
Egiaztatze eta neurketa ekipo sofistikatuak baliatuz, goi mailako zerbitzua eskaintzen dugu.
Abian jartzea.
Laukok makina erremintako marka inportatzaileen makinak martxan jartzen kolaboratzen du eta baita ondorengo laguntza teknikoko zerbitzua (LTZ) eskaintzen ere. Markak: Nakamura, Makino, Yasda, etab.
Zuzentzeko eta prebentzioko mantentze-lanak
Zerbitzu azkarra eta kalitatekoa eskaintzen dugu, eta mantentze-lan prebentiboak ere burutzen ditugu matxurak detektatzeko eta programatu gabe dauden makina-geldiketak saihesteko.
Telefono bidezko laguntza
Gure teknikariek telefono bidez lagundu zaitzakete laguntza teknikoa eskaintzeko edo matxurak prebenitzeko diagnosia burutzeko.
Segurtasun arauei egokitzea.
Makinak segurtasun indarrean dauden arauei egokitzen ditugu eta haien ziurtapena ere burutzen dugu.