Retrofitting
Lauko Maquinas Herramienta Makina Erremintaren eguneratzean eta berrikuntzan dago espezializatuta, ekoizpen denbora murriztuz eta doitasuna areagotuz.
Eskarmentu handiko ingeniariek eta teknikariek proiektu bakoitzaren aukerak aztertu eta makinen lan baldintzak hobetzeko irtenbide onenak aurkitu eta diseinatzen dituzte.
CNC kontrolak, motorrak, ardatzak eta karinatu berriak barneratzen dizkiegu. Sistema elektrikoa berritzen dugu eta makinen geometria doitzen dugu. Makinak margotu eta haien itxura berritzen dugu. Eta, azkenik, martxan jartzen dugu eta haien funtzionamendua egiaztatzen dugu makinak lekuz aldatu aurretik eta, ondoren, leku berrian muntatu ondoren. Zure langileak ere trebatzen ditugu CNC kontrol berriak erabiltzeko.
-
Prestakuntza eta laguntza
Makina instalatu ondoren, zure langileak CNC kontrol berria erabiltzeko trebatzen ditugu, eta gure laguntza teknikoko zerbitzua zure esku dago aurrerantzean ere.
-
Proiektuaren azterketa
Makinaren egoera eta ekoizpen-beharrak aztertzen ditugu, berritzea merezi duen baloratzeko. Makina berri baten alternatiba gisa, hobekuntzak, epeak eta kostua jasotzen dituen proposamena aurkezten dizugu.